Kopak zapore ezberdina du gaurko jardunaldian eman den emaitza bat baino gehiago ikusita baieztatu duena. SUPER AMARA Bera Berak ez dio ihesik egin eta partida amaieran gol bateko aldea lortu du (21-22) itzulerako, Bidebietan 19etan ospatuko dena otsailak 20, asteartean.
Eta hori gipuzkoarrak ondo hasi direla, intentsitatez eta eraginkor, Arrojeriak zuzenduta eta hutsuneak topatuz Ibizakoen defentsan, gaurkoan, ez hain irekia, Etxeberria lagun (7’, 1-4). Halere, hortik aurrera baloiak galtzen hasi da eta Muñiz atezainaren aurrean huts egiten.
ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eularia taldeak ondo mugitu du baloia lehenengo lerroan, Campos jokalariaren bidez eta, horrez gain, hainbat minutuetan pistako zazpi jokalariekin aritu da. Puchek ez du ezer gorde, izan ere, Guerreras Iberdrola ligan estu irabazi baitzuen. Hortaz, Berasategi eta Menéndez erdian, Karsten eta Etxeberria ondoan eta Aramendia eta Arrojeria hegaletan, Castellanos atepean, halere, bigarren erasoan belaunean ziztadak sentitu ditu eta Zugarrondori utzi dio lekua.
Lehenengo zati erdialdean Santa Eulariako taldeak partida berdindu du atsedenaldira arte iraundu duena. Puchek Azurmendi sartu du defentsan, Cardoso eta Ezkurdia. Arrojeriak hutsuneak aurkitzen jarraitu du eta ondoren Karsten argentinarrak hartu dio lekukoa. Halere, SUPER AMARA Bera Bera ez zegoen eroso eta bertakoak piztu dira. Atsedenaldian, berdinketa (12-12).
Bigarren zati hasieran akatsak alde bietan. Ferrer jokalariak aurretik jarri du bere taldea aurreneko aldiz. Arrojeriari gehiago kostatu zaio sei metroetara iristea baina Ederrak asmatu du birritan.
Bertakoen joku erasoak zazpi jokalariekin jarraitu du, atea hutsik zegoela baloiak jaurtitzeko aukerak utziz gipuzkoarrei, Etxeberria eta Arrojeria ez dute zorterik izan bai ordea Berasategi –bi- eta Menéndezek, garaipena eman duena. Ibizako taldea bi jokalari gutxi zegoela, SUPER AMARA Bera Bera (16-18) abantaila lortu du baina 3-0 partzialarekin, ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eularia partida irauli du, bi goleko aldea hartuz (21-19). Pucheren jokalariek erasoan arazoak zituzten Palomino atezaina gainditzeko baina Castellanos itzuli da, bi penalti gelditzeko eta atea erabat ixteko. Guarieirok gol batera utzi du taldea, Aramendiak berdindu du norgehiagoka lau minutu baino gutxiago falta zirela eta Menéndezek 32 metroetatik jaurti du atea hutsik zegoela SUPER AMARA Bera Berari gol bateko aldea emanez Málagan apirilean ospatuko den Kopan egote aldera.
Fitxa: ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eularia 21, SUPER AMARA Bera Bera 22
ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eularia 21 (12+9): Muñiz, García (5), Piedade, Dumistrescu, Campos (7), Ferrer (2) eta González (6) –titular- Rodríguez, Boned (1), Cañavera, Carrión, Morell, Macasaet, Pérez eta Palomino (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 22 (12+10): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (1), Arrojeria (5), Ederra (2), Karsten (4) eta Aramendia (2) –titular- Berasategi (2), Azurmendi, Cardoso (2p), Ezkurdia (1), Guarieiro (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Zaldua, Encina eta Lizarbe
Epaileak: Roy y García (nafarrak)
Kanporatuak: Campos, Piedade, García (2), González (2) eta Morell ANTS:BFIT Muchoticketik eta Azurmendi, Guarieiro (2) eta Arrojeria SUPER AMARAtik.
Partzialak: 1-3, 3-5, 6-7, 8-8, 10-10, 12-12 –atsedenaldian- 14-13, 16-16, 16-18, 20-19, 21-20 eta 21-22