SUPER AMARA Bera Berak iratzargailua jarri du gaur. izan ere, goizeko 7etan abiatu da Autocares Davidekin Elxera bidera, non larunbatean, urtarrilaren 20an, 18etan jokatuko duen (Pablo García –Andaluzia- eta Juan Manuel Vinagre –Extremadura-).
Gipuzkoarrak Carrus pista zailari egingo diote bisita. Aurrean, Elche Mustang, talde gaztea, Laura Hernández eta Ivet Musons mundialisten artean 19 gol sartu zituzten O Porriñon, partida 25-27 irabazita, arnasa hartzeko aukera ematen diona sailkapenean jaitsiera postuak saihesten ari diren lau taldeekiko.
Erasoan bi jokalari horietan arrea jartzeaz gain, Elche Mustang taldeak defentsa irekia du gustoko, baloiak lapurtze aldera edo aurkarien akatsak. Erasoan ezker aldetik saiatzen dira gehienetan María Flores zentralaren gidaritzapean.
Montse Puchek 16 jokalaroi deitu ditu. Ez du sartzerik izan Ligia Costa brasildarra, ezker belauna minduta duelarik. Eta Donostian utziko du ere Mònica Ausàs, oraindik besoa guztiz errekuperatu gabe, hortaz, Ane Encina sartu da bere ordez.
Danborrada urruti entzungo dute baina donostiarrek larunbatean egindako jokuari jarraipena eman nahi diote, batez ere, defentsan erakutsitako intentsitateari, izan ere, arrisku handiko jokalaria da Musons, jaurtiketaz gain Zhukova pibotea nahiz Laura Hernández ezker hegaloekoarekin duen loturagatik ere bai.