Lehengo larunbateko estadistikak, Iñigo Blancok eginak, partidaren nondik norakoak argitzen dute, 33-14 azalduz, alegia.
SUPER AMARA Bera Berak defentsan egindako lanak Canyamelar Valencia ez zion arnasa hartzeko betarik eman, ondorioz, valentziarrek baloiak galtzen hasi ziren, jaurtiketa ezerosoak eta bertakoen baloi berreskurapenak. Horrez gain, atezainek ere lan ederra egin zuten, Castellanosek lau gol bestetik ez zituen onartu aurreneko 30 minutuetan, hiru jaurtiketetatik bi geldituz. Maiatzetik partida ofiziala jokatu gabe zegoen Zugarrondok, bigarrenean, %46ra iritsi zen ia.
Defentsa horrek kontraeraso azkarrera beta eman zion SUPER AMARA Bera Berari, abiadurari esker 19 gol sartu zituelarik, sei barneraketa, kanpoko hiru jaurtiketa, penaltiz bi, hegaletatik beste bi eta pibotearekin bat. Eta %75ko portzentaiarekin, hau da, 44 jaurtiketetatik 33 gol egin zituen, seis metroetatik gehienak. Pucheren jokalariek jaurtiketak eta golak elkarren artean banatu zituzten, halere, eraginkorrenak: Cardoso (6/6, Etxeberria (6/5), Menéndez (5/4), Berasategi (3/3), Guarieiro (5/3) eta Aramendia (5/3). Aitzitik, hamaika baloi galdu zituen, gehienak pasa txarrak izan zirelarik.