Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako finala jokatuko du bigarren finalerdian Kukullaga Etxebarri (21-27) gaindituta, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatu zena. Finalean, leku berean larunbatean 18etan, HGB Zuazo zain dago, San Andrian taldeari irabazita (14-27).

Diotenez, ‘osasun egun’ honetan, Montse Puchek minutuak eskaini dizkie Esther Arrojeria –30 minutu – eta Maite Zugarrondori -20 minutu-. Kontuan izanda zentralak bederatzi hilabete pistatik at zeramala eta atezaina, zazpi, sasoi ona erakutsi dute biek.

Zaldua eta Berasategi jokalariek ondo aprobetxatutako partida izan da, defentsan nahiz ereasoan protagonismo handiarekin. Horrez gain, Ágredan jokatu ez zuen Cardosok golegile nagusiena izan da; Arderíusek ez du jokatzerik izan; Etxeberriak hogei bat minutu eta bigarren zatian Menéndez eta Aramendiak asmatu dute ate aurrean.

Fitxa: Kukullaga Etxebarri 21, SUPER AMARA Bera Bera 37

Kukullaga Etxebarri 21 (9+12): Fernández G., Llorente (1), Fernández M. (2), Vázquez (5, 3p), Pedrosa (4), Jedyane (3) eta Coello (1) –titular- Bermejo, Castro (1), Antolin (4), Sánchez, González eta Pujana (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 37 (19+18): Castellanos, Cardoso (7, 2p), Encina, Berasategi (4), Azurmendi (1), Zaldua (6) y Ezkurdia (3) –titular- Ederra (1), Arrojeria (3), Menéndez (6), Aramendia (4), Etxeberria (2) eta Zugarrondo (o.a.)

Epaileak: Loidi eta Gallego (Gipuzkoarrak)

Kanporatua: Sánchez Kukullaga Etxeberritik

Partzialak: 1-4, 4-6, 6-9, 7-12, 7-15, 8-19 –atsedenaldia- 13-20, 14-25, 17-28, 18-31, 19-35 eta 21-37

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores