Euskal eskubaloi federazioak datorren asterako Bera Bera Eskubaloiko kadete eta jubenil mailako lau jokalari deitu ditu eta etorkizuneko beste bi jokalari.
Abenduaren 2tik 6ra bitartean Vigon burutuko den Estatuko lurraldeko selekzioen arteko txapelketa prestatzen ari da Euskadi. Hortaz, saio bereziak egingo ditu abenduaren 26tik 29ra bitartean.
Bera Bera Eskubaloitik deialdietan sartu dire kadeteetan Izaro Mujika eta Malen Morainderia; jubeniletan, Amaia Eguren eta Anne Gorostidi eta bestetik, kadete mailako etorkizuneko jokalari gisa, June del Campo eta Maialen Gorostidi.
Infantil mailako Gipuzkoa selekzioa, Etxebarrira
Bestetik, infantil mailako Gipuzkoako selekzioak Etxebarrin abenduaren 29an antolatu den Albino Ramírez izeneko txapelketan parte hartuko du, bertan Bera Bera Eskubaloiko Iara Pascual jokalaria izango delarik.