Madrileko Cemtro Klinikan egindako azken miaketan, César Flores medikuak sendagile-agiria eman zion Esther Arrojeriari, eskuin belaunean zuen ligamentu hausturaz, atzo Realeko mediku zerbitzuek baieztatu zutena.
Usurbiltarra martxoaren 17an lesionatu zen Errumanian, Carlos Viver hautatzaileak zuzentzen duen Espainiako goreneko selekzioarekin entrenatzen ari zela. Astebete beranduago, martxoaren 24ean, Cemtro Klinikan ebakuntza egin zioten. Eta uztailean artroskopia egin zioten sortu zitzaizkion atxikidurak kentze aldera.
Lana eta pazientzia funtsezkoak izan dira Esther Arrojeriarentzat azken hilabete hauetan. Egunero Zubietan eta Talasoterapia La Perlan egindako errekuperazio saioak, bai Realari bai La Perlari Bera Berak eskertzen die egindako ekarpena, horri esker, zentralak minutuak izan ditzake Elgoibarren bihar eta etzi ospatuko den Euskal Kopan.