Bera Bera

Select your language

Kirol psikologo eta urtetan eskubaloi jokalari profesionala Unai Arrietak trebetasun psikologikoak lantzeko entrenaldi sistematikoak hasiko ditu SUPER AMARA Bera Berako plantillarekin.

Hiru kirol psikologo osaturiko taldeko partaide da Arrieta, goi-mailako konpetizioan eskarmentua duena, Bartzelonako joku olinpikoetako atarian hasi zena eta egun “Tokio 2020 helburu duten kirolariekin lanean gaude eta, elitean ere dagoen SUPER AMARA Bera Berarekin hasi nahi dugu, Ligako talde onenetarikoa delako”.

Elgoiibarko kirolariohiak usten du trebetasun psikologikoak ere entrenatu behar direla “errendimenduan eragin zuzenda dutelako”. “Trebetasun fisikoak, tekniko-taktiko zehatzak dauden bezala, arlo psikologikoan dauden gauzak identifikatu behar ditugu, batez ere, gure gaitasuna sustatze aldera” azaldu du. Horregatik “ideia hemen entrenaldi sistematikoak egitea da”.  

Unai Arrieta plantillari–internazionalei ezik, jakina- prestakuntzaren berri eman die. “Honekin ez dute trebetasun fisikorik edo tekniko-taktikorik lortuko ohartarazi die; bai ordea, errendimenduan sendotasuna, baikotzak bere gaitasuna modu gorenan azaltzeko gai izateko, egoera ezberdinak direla ezbeharrak edo porrotak “     

“Gauzak ondo egiten saiatu”

Bere ustez, sekretua “eginbeharraz jardutea”. “Ohituraz, kirolean ere bai, -azaldu du Arrietak.- gure eskuetatik kanpo dauden gauzaz gehiegi arduratzen gara, emaitza bera gure jardueratik kanpo dago, horregatik, guk egin dezakegunari arreta jarri behar diogu, gauzak ondo egiten saiatu, erasoan nire jokua nola hobeto dezaket, defentsan, balantzean, e.a., horrez gain, emozio berezi batzuk nola kudeatu edo nola sortu eta beste batzuk nola kontrolatu”. “Txapeldunek antza besteek baino hobeto egiten dituzte gauzak” dio.

Eskubaloi jokalari profesionala izan denez, Arrietarentzat “beste arrazoi bat da SUPER AMARA Bera Berarekin lan egiteko”. “Niretzat erarik naturalena da kirol psikologia eskubaloian aplikatzea, izan ere, eskubaloi adibide ugari etortzen zaizkit burura, hemen sortu naiz, hazi eta ikasi baitut”. “Lan polita eta pizgarria” amaitu du.

Informazio gehiago: Unai Arrieta

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores