Espainaiko selekzioak emakumezkoen eskubaloiko bederatzigarren partaidetza Mundialean ekin zion larunbatean Alemaniako Trier hirian, Angola gaindituz (28-24), jokalari gipuzkoar baten debuta eman zelarik, Maitane Etxeberriarena, alegia.
Hegaleko gipuzkoarrak, 20 urterekin, Carlos Viver hautatzaileak osaturiko deialdian sartzeaz gain, 18. zenbakiarekin 21. minutuan sartu zen pistan Carmen Martín kapitainarekin animoak jaso ostean. Espainia 13-9 aurretik zen Angolaren aurka eta atsedenaldira arte jokatu zuen SUPER AMARA Bera Berako jokalariak.
Atzo, berriz, Paraguay selekzioaren aurkako partidan, minutu gehien pistan eman zuen Estatuko jokalaria izan zen Etxeberria (57 minutu baino gehiago) hiru jaurtiketetik gol bat sartuz eta bi penalti egin zizkioten. Defentsa, ohi denez, sendo gipuzkoarra. Ikus bideoa
Kirol ibilbidean beste urrats bat eman du Alemanian Etxeberriak. 2013ko irailean egin zuen debuta elitean, Bera Bera Eskubaloiarekin 144 partida jokatu ditu, Txapeldunen ligan aritu zen 16 urterekin, EHFn, Txapeldunen ligako atarikoan eta hiru Liga, bi Kopa eta lau Superkopa irabazi ditu.
EAEko jokalari bakarra da Alemaniako Mundialean. Horrez gain, horrelako lehiaketa jokatzen duen hamargarren gipuzkoarra da.
Espainaik 1983an egin zuen debuta Mundial batean, Norvegian. Azken aurreko selekzioa izan zen, 15. Bertan izan ziren Jasone Diez de Gereño eskoriatzarra, Ane Eizagirre zarauztarra Corteblanco Bidebieta taldean aritu zirenan, Errenteriko Amaia Ugartemendia (Pegaso Alcalá) eta Izaskun Mujika (Mar Valencia) pasaitarra.
Urte batzuk sailkapena lortu gabe, Estatuko selekzioa Italiako 2001ko Mundialera itzuli zen. Orduan Tati Garmendia donostiarra eta Izaskun Mujika izan ziren gipuzkoarrak, hamargarrenak sailkatu zirelarik. 2013an, Kroazian, Espaina bostgarrena izan zen, orduan Esme López eta Susana Fraile zumarratarrarekin.
2007tik hona ez du hutsik egin Estatuko selekzioak. Frantzian, hamargarrenak izan ziren, eta bertan Tati Garmendia zegoen bakarrik, Esme López atarian geldituta.
2009an Txinan, Espainiak dominak izan zituen gertu. Nely Carla Alberto donostiarra izan zen orduan gipuzkoarron ordezkari, finalerdietan Frantziak (27-23) kaleratuta eta eta Norvegiak brontzea eraman zuen (26-31).
2011ko Brasilgo Mundialea Nely Carla Albertok deialdia errepikatu zuen. Orduan Espainiak Brasil kanporatu zuen final-laurdenetan Eli Pinedok gol erabakiorra sartu zuelarik eta Danimarkaren aurka lortu zuen brontzezko domina (18-24).
Serbiako 2013ko Mundialean ez ziren gipuzkoarrak izan eta duela bi urte Danimarkan Nely Carla Alberto itzuli zen, orain 20 urte besterik ez duela, Maitane Etxeberriak hartu du lekukoa.
Arderíus eta Karsten
SUPER AMARA Bera Berak beste bi jokalari ere baditu Alemaniako Mundialean, Silvia Arderíus eta Elke Karsten. Argentinak bi partida galdu ditu Txekiar eta Norvegiako maila handiko selekzioen aurka, Karstenek hiru gol egin ditu. Arderíusek ez zuen Angolaren aurka jokatu baina atzo partida osoan aritu zen erasoan, zazpi gol egin zituelarik. Ikus Arderíusen bideoa