Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera eta Hotel Gran Bilbao Prosetecnisa Zuazo taldeek partida bikaina eskaini die Ermuako Miguel Ángel Blanco kiroldegian elkartu diren zale ugariei.

Castellanosek Hernándezi egindako geldiketa bikainak, segundu gutxi falta zirela, merezitako garaipena eman die donostarrei (23-24), aurkariak baino gehiago menperatu baitu lagunartekoa.  

Gipuzkoarrentzat partida erakargarria zen bizkaitarrek Amaia González de Garibay internazionala eta Manrique zentrala jokalarien baja baino ez zituelako. Montse Puchek Menéndez jarri du Azurmendiren ondoan erdian, Encina eta Guarieiro ondoan, Aramendia eta Cardoso hegaletan eta Castellanos atepean. Ederrak Azurmendi ordezkatu du erasoan.

Ciudad Realeko atezainen geldiketak korrika egiteko aukera eman dio SUPER AMARA Bera Berari Aramendiak, Cardosok eta Azurmendik ondo aprobetxatu dutena. Halere, Zuazoko lehengo lerroak Hernández aurkitu du –bi gol- eta Buforn eskuin albokoak asmatu du –lau gol-.

SUPER AMARA Bera Bera froga interesgarria zen gazteentzat minutuak eskaintzeko eta erdiko bikote berria aurkitzeko. Emaitza positiboa izan da bi aldei erreparatuta, Menéndez, Zaldua eta Berasategik lan ona egin baitute Azurmendirekin eta Encina eta Guarieiro ondo egon dira defentsako bigarren lekuan.

Menéndezek sartutako bi gol (ikaragarrizkoak), Azurmendik hartuko aldaratzea eta Cardosok sartutako penaltiari esker SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du baina HGB Prosetecnisa Zuazok berdinketa lortu du atsenaldira iritsi aurretik Lujánek penaltiz eta De Andrés jokalarien esker (13-13).

Bigarren zatian, berdinketa izan da nagusi. Azurmendi erasoan, eskuin albokoan, Zaldua ezkerran, Encina saiatu da taldea zuzentzen. Halere, kontraeraso izan da hizpide gaur Ermuan, Aramendia batez ere eta Cardoso eta Guarieiroren laguntzarekin.

Bizkaitarren aldetik Bera Berako jokalari ohi Patri Elorza izan da min gehien egin duena. Puchek jokalariak mugitu ditu, Berasategik eskuin albokoan jarriz eta gero erdian defentsan, Azurmendirekin lan bikaina eginez, Hernándezekin lotura saihestuz.  

Lehenengo zatian bezala, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du 50. minutuaren bueltan (19-23), baina berdinketa izan du eskura Zuazok. Hernández, Buforn eta Elorzak asmatu dute, zentral moduan ere aritu den Menéndezek Temprano taldekide ohia gainditu du behetik baina 20 segundu falta zirela, gipuzkoarrek baloia galdu dute, HGB Prosetecnisa Zuazok kontraerasoa zabaldu dute Hernándezek baloi argia zuen berdinketarako baina Castellanosek ezker hanka bikain atera du, Valdiviak aldaratzea hartu du hamaika metroetan baina ez du asmatzerik izan.

Fitxa:

HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 23 (13+13): Aallá, Valdivia, Buforn (5), Luján (4p), Hernández (3), Elorza (6) eta  Velasco –titular- De Andrés (3), Gil (1), Berasatain, Elicegui (1) eta Temprano (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 24 (13+11): Castellanos, Aramendia (6), Menéndez (5), Encina (1), Azurmendi (3), Guarieiro (2) eta Cardoso (5, 3p) –titular- Ederra (1), Zaldua (1p), Ezkurdia (1) eta Berasategi.

Epaileak: Ansoleaga eta Crespo. Kanporaketarik gabe.

Partzialak: 2-2, 3-4, 5-6, 7-9. 9-12, 13-13 –atsedenaldia- 14-14, 15-15, 18-18, 18-19, 19-23 eta 23-24.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores