Gaur hasiko den Alemaniako Mundiala dela eta ligak bizi duen etenaldia aprobetxaturik, SUPER AMARA Bera Bera eta Hotel Gran Bilbao Prosetecnisa Zuazo taldeak elkarren aurka arituko dira lagunartekoan Ermuako Miguel Ángel Blanco kiroldegian, igandean 12etan.
Montse Puche prest dituen hamaika jokalari eramango ditu. Alemaniako hiru internazioalak -Etxeberria eta Arderíus Espainarekin –larunbatean egingo dute debuta 20,30etan Angolaren aurka- eta Karsten Argentinarekin –larunbata 14etan Txekiaren aurka- eta Zugarrondo, Ausàs eta Arrojeria baja direla, nahiz eta geroz eta hobeto egon, Sans taldetik at, norgehiagoka oso baliagarria izango da gazteentzat batez ere.