Judith Sans pibote kataluniarrak SUPER AMARA Bera Berarekin denboraldia amaitu arte zuen hitzarmena alde bakarrez apurtu du Danimarkako FC Midtjylland taldearekin fitxatze aldera.
Asteazkenean Tati Garmendia arduradunari egoeraren berri eman zion. Danimarkako ligan puntan dagoean taldearen eskaintza onartzea erabaki du Sansek, Txapeldunen ligako Main Round delakoa ere jokatuko duena.
Bera Berak ez du lizentziarik bideratuko kontratuan agertzen den kopurua jaso bitartean eta jokalariari adierazi dio ez duela Danimarkako klubarekin ezer negoziatuko. Tati Garmendiak “atsekabea” adierazi du “gure planifikazioan oztopo delako, ezohizkoa den denboraldi batean gainera”. “Judith Sans zutabea izan da gure taldean azken urteotan baina jakin badakigu gure jokalariak besteen begietara erraz iristin direla eta horren inguruan hausnarketa beharrezkoa da”. “Hale ere, talde honen ezaugarri bat da gainditzeko gaitasuna” dio Garmendiak. Plantilla zabala izan arren, arduradunak dio “baja ordezkatze aldera lanean burubelarri gaude”.
2015eko abuztuan iritsi zen Sans Bera Berara. Partida oficial guztiak jokatu ditu, 61 alegia, 187 gol sartu dituelarik. Donostiatik internazionala izatera iritsi arren, Carlos Viver hautatzaileak Alemaniako Mundialera osatu duen zerrendatik kanpo gelditu da.