Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako hiru jokalari Mundialera abiatuko dira aste honetan larunbatean debuta egiteko, Alemanian abenduaren 1etik 17ra bitartean ospatuko dena.  

Silvia Arderíus eta Maitane Etxeberria Espainiarekin eta Elke Karsten Argentinarekin asteburuan Melillan burutu de Nazioarteko txapelketan bat egin zuten, Japonia eta Ukrainiarekin batera. Carlos Viver hautatzaileak zuzentzen duen taldeak garaipen guztiak eskuratu zituen, Argentinak aldiz Japonia baino ez zuen gainditu.  

Mbengue kanariarra barne, Estatuko hautatzaileak 17 jokalari eramando ditu Trier hirira, A multzoan kokaturik dagoen Espainiak aurreneko fasean honako aurkariak izango ditu: Angola (larunbata, abenduak 2), Paraguay (abenduak 3), Errumania (abenduak 5), Frantzia (abenduak 7) eta Eslovenia (abenduak 8). Partida guztiak 20,30etan (Teledeporte).

Bestetik, Eduardo Peruchena hautatzialeak Karsten konfirmatu du zerrendan. Argentina B multzoan dago, aurkari gogorrak tarteko: Txekiar errepublika (abenduak 2), Norvegia (abenduak 3), Hungaria (abenduak 5), Suedia (abenduak 7) eta Polonia (abenduak 8).

Lau selekzio onenak fase finalerako txartelak lortuko dute, bi multzoetako taldeak elkar gurutzatuz, final-laurdenak abenduaren 10 eta 11n direlarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores