Bera Bera

Select your language

Larunbata egun berezia izan zen Elene Vázquezentzat. Bera Bera harrobiko maila guztietatik igarota, izan ere, eskolan hasi eta infantil, kadete, jubenil eta seniorretan ere jokatuta,  Guerreras Iberdrola Iigan aritu zen KH7 BM Granollersekin.

Elene Vázquez eta Irati Kamio Bartzelonako Teknon Unibertsitatean Fisioterapia eta Soin Hezkuntzako gradu bikoitza ikasten dute. Granollersen eskubaloian jokatzeko aukera izan dute eta Vázquezk Guerreras Iberdrola ligako zortzi partidak jokatu ditu, Kopako beste bat, hamar gol sartuta eta beste hiru B taldearekin. Kamiok sorbaldan izandako lesioa duela gutxi errekuperatu da eta Granollers B taldean ari da.

Bidebietak txalo zaparrada batekin agurtu zuen Elene Vázquez aurkezpenean. Donostiarrak bigarren zati hasieran jokatu zuen eta ostean azken minutuetan arituz zen, saiatu arren ezin izan zuen Castellanos ezta Lladró ere gainditu. Partida amaieran “os urduri negoen” aitortu zuen.

Oraindik 18 urte bete gabe, Vázquez emakumezkoen ligan beste gipuzkoarra da. Bederatzi dira, zortzi SUPER AMARA Bera Beran: Menéndez, Ezkurdia, Arrojeria, Etxeberria, Azurmendi, Zaldua, Berasategi eta Encina. Vázquez eta Kamiok bere garaian Nora Azurmendik aukeratutako bideari ekin diote, hau da, ikasketak eta eskubaloia uztartzea. Denborak esango du Bidebietara itzuliko diren. Baina ez dira bakarrak, antzeko egoeran dira Ainhoa Etxeberria, Zilarrazko mailako San Adrián taldean utzita eta Eider Lizarbe, egun Erasmus programa osatzen Uppsalan, non Suediako herri honetako taldean jokatzen duen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores