Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera astean zehar gaueko ordutegiari ekingo dio berriro bihar, oraingo honetan Ibizan, izan ere, EHFko kanporaketa dela eta Guerreras Iberdrola ligako bosgarren jardunaldia asteazkenean jokatuko du Santa Eularian (20,45etan Peris –Andaluzia- eta Mohedano –Gaztela Mantxa) ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eularia igo berriaren aurka.

Ibizan arituko dira aurreneko aldiz gipuzkoarran ligan, iaz igotzea lortu zuen talde baten aurrean halere, eskarmentu handiko jokalariak dituena, besteak beste, Ana Ferrer, Laura Muñiz –Aula Valladolid- eta Ana Belén Palomino –Cleba León- atezainak, Carmen Campos –Base Villaverdeko zentrala-, Cristina Morell eta Patricia Cañavera –Canyamelar Valencia-, África Rodríguez –Cleba León- eta Ana González –Rincón Fertilidaden aritu zena eta proiekzio handiko jokalaria izendatua izan zena-, eta Piedade brasildarra, Munduko txapelduna.

Horregatik, SUPER AMARA Bera Bera bihar Ibizan jarri nahi ditu bi oinak ostiralean Turkiara joan aurretik. Ibizako taldeak Porriñon ia puntu bat urratu zuen eta Puchek ohartarazi du “partida-tranpa” delakoan, “Guardesen aurka intentsitate handiko lehia izan zelako” eta asteburuan Turkian kanporaketari ekingo diolako taldeak. Azken bi norgehiagoketan aktan izan diren 16 jokalari eramango ditu Puchek. Partida streaming bidez ikusi ahal izango da Federazioko web orrialdiean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores