Pozik zegoen Montse Puche Mecalia Atlético Guardésen aurka partida ostean, bere taldeak ostiralean Gascan gainditu zuena (29-24). “Hau da bidea” adierazi zuen SUPER AMARA Bera Beraren entrenatzailea, jokalariak zoriontzeko zalantzarik izan ez zuena: “taldea ondo egon da, batez ere erasoan, akats gutxi egin ditugu, zorionak jokalariei”.
Pucheren ustez “taldearen intentsitatea” izan da partidaren gakoa. “Jokaldi onak ikusi ditugu, baloia ondo mugituko dugu, defentsa sendoa egin dugu eta atezainak asko eman digu” azaldu zuen. Egungo txapelduna, Mecalia Atlético Guardések ligan azken 20 partida irabazten iritsi zen Donostiara, hau da, azken porrota Bidebietan (28-22) izan zuen 2016ko azaroaren 9an. “Asko aztertu dugun partida da –gaineratu du Puchek- oso erantzun ona eman dugu”.
Bere ustez taldea “indartuta eta konfiantzarekin atera da” bi bidai eta hiru partidako asteari ekiteko “ezin hobeto”. SUPER AMARA Bera Berak Ibizan jokatuko du asteazkenean (20,45etan) Guerreras Iberdrola ligako 5. Jardunaldia eta EHFko kanporaketa osoa Turkiako Kastamonun, larunbatean (14etan Euskadiko orduan) eta igandean (16etan).
Halere, Puchek ohartarazi du “hobetzeko tartea dugu jokalari eta talde gisa eboluzionatzeko aukera dugulako”.