SUPER AMARA Bera Berak plantilla osoa bilduko du gaur arratsaldean behin hiru internazionalak bueltan izanda, arazo fisikorik gabe etorri dira Etxeberria, Sans eta Arderíus –berri pozgarria- eta taldeak urriko bi aste gogor hauei ekiteko, lau partidei aurre egingo beharko die eta.
Aurrenekoa, garaiz dator. Ostiralean, 21etan, lehenengo aldiz izango da Gascan Mecalia Atlético Guardés. Aurreneko aldiz ere bai, Teledeportek zuzenean eskainiko du lehia. Emakumezkoen eskubaloia urratsak ematen ari da oihartzuna sustatze aldera eta hori dela eta norgehiagoka Gascan jokatuko da pista urdina gainean jarrita. Rocasarekin Bidebietan galduta, Pucheren taldea estuta dago eta horregatik, zalegoen babesa behar du. Gainera, Birziklik kanpainaren baitan partidaren atsedenaldian eta hasi aurretik gazteek birziklapen jokura jolasteko aukera izango dute.
2016-17 Loterías Ligako txapelduna behin hartuta, SUPER AMARA Bera Berak Ibizara egingo du bidaia urriaren 11ra aurreratu den partidara (20,45etan), ostiralean Turkiara abiatuko da bilbo eta Munich bitate Kastamonun larunbatean 14etan (Donostiko orduan) eta igandean 16etan jokatzeko. Bulgariako Silviya Markovska eta Jonko Vutov epaileek zuzenduko dute bi partidak, Efstratios Kyriakoulias greziarra EHFko delegatua delarik. Hamar egunetan lau partida jokatuta, eta bi bidai tarteko, Puchek prest ditu 16 jokalari. Hurrengo lehia Guerreras Iberdrola Ligan urriaren 21ean izango da, Bidebietan 18etan, Gijongo Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka.