Gaurtik aurrera, urriaren 15era bitartean, San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok abian jarriko dute Birziklik kanpaina, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak sentsibilizatzeko SUPER AMARA Bera Bera taldearen partaidatzarekin.
Kanpaina aipatutako daten barnean garatuko da, hiru lekutan, hau da, irailaren 29an Donostiako Urdaneta kalean ireki, eta han egongo da astebete, eta, ondoren, Trintxerpen –Euskadi Etorbidean– (euskaltegiaren ondoan eta Errenterian (Pelotari kalea) jarriko dute. Antolatzaileek kanpainan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era lanegunetan eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara asteburuetan. Kanpaina diseinatzerakoan, hitz-jokoa egin da birziklatu eta klik egin hitzekin, eta hala sortu da Birziklik.
Beraz, herritarrak birziklapenaren arloan murgiltzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin antolatu da kanpaina. Hautatutako dinamikak lotura estua dauka argazkigintzarekin eta erruletarekin, eta kaleko ekintza eta mundu digitala nahasten dira. Herritarren sentsibilizazioaren ildotik jarraituz, instalazio deigarri bat aukeratu da kalean kokatzeko eta herritarrek hainbat modutan parte hartzeko. Errotulatutako kabina bat kokatuko da kalean, plastikozko, metalezko eta beirazko ontzien sailkapenari buruzko irudiekin, jendeak argi eduki dezan. Hiru lekuak aukeratzeko, handik nolako jendetza pasatzen den hartu da aintzat, parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin. Gainera, Bera Bera eskubaloitaldeak kanpainarekin bat egingo du, informazioa zabalduz, sariak emanez, eta etxean hurrengo bi partidetan jokuak egiten (urriaren 6an, Gascan 21etan Guardés taldearen aurkako lehian eta urriraren 21ean Bidebietan).
Proiektuaren helburu nagusia birziklapenaren kultura sustatzea eta jendeak hondakin eta ontziak behar bezala bereiztea da. Horretarako, formatu atsegin eta gazte bat erabili da, partehartzea bultzatzen duena, herritarrak gaikako bilketari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko eta, horrenbestez, material gehiago eta kalitate hobeagokoak biltzeko. Horretarako, protagonistek aholku praktikoak emango dituzte edozein etxetan sortu ohi diren zalantza eta egoerei buruz. Kanpainaren ardatza hondakinen gaikako bilketa izango da.