Loterías Ligako bigarren jardunaldian aurkari zuzena. Bidebietak hartuko du bihar asteazkena 19etan (García Mosquera eta Muro San José, Andaluzia) ligako partidarik erakargarrienatakoa, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak aurkari zuzenaren bisita izango Superkopa irabazi berri duen Rocasa Ace Gran Canaria, alegia.
Kanariarrek aise irabazi zuen Loterías Ligako aurreneko partida Godoy Maceira Porriñori, donostiarrek berriz Castellon aise menperatu zuten baina gehiegi sufritu zuten Gascan Portugaleko Colégio de Gaia taldearen aurrean. SUPER AMARA Bera Berak eta Rocasak plantillak aldatu dituzte, gipuzkoarrak zortzi fitxaketa egin dituzte eta kanariarrek Luján eta Almudena Rodríguez erreferentziak galdu. Halere, Superkopan maila altua eman zuten hasieratik Guardés gaindituz.
Montse Puchek azpimarratu du “zaletuarentzat partida erakagarria bada ere, guretzat oso inportantea, motibazio handia sortzen duena eta gogokin eta ilusioarekin hartuko duguna”. Entrenatzaileak dio “denboraldiko norabidea finka dezake”, hortaz, jokalariei “jokatzeko orduan fresko egotea” nahi du, “intentsitate handiko defentsa eginez, pentsatzeko une bakar bat ere ez izateko eta presioa nabaritzeko”.