Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak gol bakar baten aldea lortu du Portugaleko Colegio de Gaia (26-25, 14-15 atsedenaldian) taldearen aurka, Josean Gasca kiroldegian jokaturiko EHF Cupeko joaneko partidan.

Partida tranpa izan da, hau da, Colégio de Gaiak Loterías Ligako taldeen aurka lagunartekoak jokatu ditu emaitza positiboak lortu gabe eta, azken finean, kaltegarri izan da. Puchek atarikoan hasierako minituei eman zien garrantzia eta erabakiorra izan da, Aramendiak markagailua ireki arren, Menéndezek baloia zutoinera bidali du eta Arderíusek kanpotik asmatu du (2-1).  

Hortik aurrera partida sufrimendua izan da donostiarrentzat. Aurretik defentsan, gaizki kokaturik, Colegio de Gaia taldeko lehenengo lerroak lasai asko mugitu du baloia hutsuneak lortuz, Lima eta Soares, batez ere. Hortaz, portugaldarrek tartea ireki dute bertakoen akatsak aprobetxatuz (3-7).

Guarieirok Berasategi ordezkatu du eta Lladrók Castellanos. SUPER AMARA Bera Berak 4-1 partziala lortu du, Resenda eta Soanes jokalariek moztu duena (9-14). Colégio de Gaiak 22 minutuetan 14 gol sartu ditu halere, Aramendiak gola sartu du Azurmendik defentsa sendotu du eta Cardoso eta Ezkurdiaren golekin atsedenaldira (14-15) ondoan jarri da.  

Sustoa igarota, bigarren zatian kosta egin zaio SUPER AMARA Bera Berari partida berdintzen. Menéndez izan da kontraerasoan. Defentsa eta Castellanos atean hobeto zeunden baina Lima eta Soanes eraginkor. Ederrak berdindu du berriro lehia, zalegoak epaileen lana protestatzen ari zela.

Arderíus, Sans eta Etxeberriak hiru goleko abantaila eman diete taldeari (49 min. 23-20. Baina ez dute asmatu tartea mantentzen edo partida hausten. Soares, orain lehenengo lerroan, berdin jarraitzen zuen, Etxeberriak eta Arderíusek bi goleko aldea (26-24) eman diote taldeari,  eta Jessica Ferreira atezainak hiru aldiz saihestu du SUPER AMARA Bera Beraren gola.

Azken jokaldiak laburbiltzen du partida. Defentsak baloia errekuperatu du baina baloi luzea galdu du eta Soares, nor baino, azken segunduan sartu du gola (26-25).

Positibotzat hartu behar da taldea gaizki hasi arren partida irauli duela eta orain jakinaren gainean dago. Bestetik,  Colégio de Gaia ez da gutxiago sentituko eta gol bakar batez irabaztea nahiko izan lezake irailaren 16an, gaur Gascan 25 gol egin dituelako.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 26, Colégio de Gaia 25

SUPER AMARA Bera Bera 26 (14+12): Castellanos, Aramendia (4), Menéndez (2), Arderíus (3, 1p), Sans (5), Berasategi y Etxeberria (3) –titular- Guarieiro (1), Cardoso (4, 2p), Azurmendi (1), Ezkurdia (2), Ederra (1), Encina eta Lladró (o.a.). Deialdian: Zaldua

Colégio de Gaia 25 (15+10): Jessica Ferreira, Monteiro (3, 1p), Ruela (2), Soares (8), Lima (4), Gante (2) eta Patricia Resende (2) –titular- Rodrigues (1), Joana Resende (3), Mendes, Rocha, Costa eta A. C. Ferreira (o.a.)

Epaileak: Gianna Merisi eta Iuliana Rosca (Italia). EHFko delegatua: Matthew Mamo (Malta)

Kanporatuak: Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik eta Patricia Resende eta Rodrigues Colégio de Gaiatik.

Partzialak: 2-3, 3-8, 6-9, 8-11, 10-15, 14-15 –atsedenaldian- 16-17, 19-20, 21-20, 23-21, 24-24 eta 26-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores