Estitxu Berasategi, Ane Encina eta Silvia Lladró dira nazioarteko lehiaketetan debuta egingo dutenak bere taldearekin. Gaur izango da Gascan 18,30etan, SUPER AMARA Bera Berak Portugaleko Colégio de Gaia hartuko baitu EHFko aurreneko kanporaketan.
Hirurek badakite zer den selekzioekin naziarte mailan aritzea selekzio ezberdinekin –Lladrók hondartzan-, baina taldearekin ez dute orain arte aukerarik izan. Lladró atezaina 31 urte izan arren Castelldefelsen aritu da eta Berasategi eta Encina urte hasieran sartu ziren taldean, behin Europatik at zegoela.
Etorri berri den Guilia Guarieiro ere debuta egingo du EHFn, Brasilgo taldearekin nazioarte mailan jokatu zuen albokoak. Beste guztiek badakite zer den Championsen, EHFn edo Challege Cupen aritzea, besteak beste, Nora Azurmendik eta Mònica Ausàs jokalariek Colegio de Gaia izan zuten aurkari iaz. Zalduak Brest taldearen aurka egin zuen debuta Europan, Castellanos atezainak Mar Alicante, Le Havre eta Zuazorekin jokatu zuen, Arderíusek EHFn Alcobendasekin eta Cardosok Bera Berarekin Cup Winners’ Cup eta Champions Leagueko multzoen fasea.