2017-18 ikasturtearen irekia SUPER AMARA Bera Berarentzat kontutan hartzeko hiru marka utzi ditu. Batetik, ohorezko mailan egin zuen debuta bere betiko taldearekin Nora Azurmendik. Harrobitik igarota, donostiarra Madrilera abiatu zen ikastera eta lau denboraldi Helvetia Alcobendasen aritu da oso maila ona emanez.
2012z geroztik, Azurmendi da Bera Berarekin debuta egin duen 13. gipuzkoarra, horietatik zazpi dira orain taldean.
Bestetik, Castellon taldeko defentsa irekia ondo baino hobeto aprobetxatu zuen Maitane Etxeberriak, izan ere, bere gol markarik onena lortu zuen 2013an debuta egin zuenetik. Eskuin hegaleko jokalariak zortzi gol egin zituen, aurretik zazpina egin zien Malagari iaz eta Alcobendasi duela bi urte.
17.900 gola Ligan
1990-91an egin zuen debuta ohorezko mailan donostiar taldeak eta emakumezkoen eskubaloi eliten jarraitzen du ordutik. Asteazkenean Castellon Silvia Arderíusek sartutako taldeko 24. Golak suposatzen du Ligan 17.900. Beste lehiaketak gehituta: Superkopa, Europa eta Kopa: 22.174 dira gaur egun, Egin eta Garako kazetari Juan Carlos Elorzak jasotako datuak eguneratuz.
Argazkia: BM Castellíon.