Bera Bera

Select your language

Castellonen, Fernando Úbeda izeneko pistan asteazkena 20etan, Roland Sánchez eta Enric Escoda epaileek zuzenduta. SUPER AMARA Bera Berak eta BM Castellón taldeek Loterías Liga irekiko dute lehengo larunbatean Vigon Rocasak Superkopa eskuratu ostean Guardés gaindituta.

Hasierako kilimekin, SUPER AMARA Bera Berak Autocares Davidekin egingo dute bidaia partida egunean 15 jokalariekin: Castellanos eta Lladró atezain, Aramendia eta Ezkurdia ezker hegalekoan, Etxeberria eta Cardoso eskuinean; Arderíus eta Encina central gisa, Sans eta Ederra pibote eta Menéndez, Azurmendi, Berasategi, Zaldua eta Guarieiro alboko jokalari. Baja dira, hortaz, Arrojeria, Zugarrondo, Ausàs eta Karsten.

SUPER AMARA Bera Berak bost asteko aurredenboraldia burutu du, prestaketa fisikoa eta lan taktikoa burutuz. Jokaturiko bost partidetan harrigarria dena eraso jokua da, batez ere ia partida guztietan 29 gol inguru sartu duelako kontraerasoan gehiegi sakondu gabe. Arderíusek hartuko du gidaritza, albokoetan gazteria du, piboteek antza protagonismo gehiago izan dute eta hegaleko jokalariek kontraerasoan eta posizionalean.

Bestetik, defentsan, dirudienez Puchek Sans ondoan badaki nor jarri eta ‘bi’ posizioa ere ondo babestuta dago, hortaz, defentsa aurten ere oinarri sendoa izan daiteke nahiz eta lagunartekoetan gol gehiegi jaso Oñatin Aularen aurka -24-, Barakaldon -24- eta Valladoliden -28-.

BM Castellón taldean igo berrien ilusioa dute eta oraindik sendotu gabeko talde baten aurrean aukerak topatzen saituko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores