Berriro hiri erdian, oraingo honetan Zuloaga plazan, SUPER AMARA Bera Berak sorpresa bat baino gehiago dakar plantillaren aurkezpen ofizialera, 19,30etan hasiko dena.
Montse Puchek 19 jokalariz osaturiko plantilla zabala du, Liga eta EHF Cup lehiaketei hasieratik ondo heltze aldera. Astelehenean Zuloaga plazara hurbilduko diren zalegoek iritsi diren jokalari berriak gertutik ikusteko aukera izango dure: Nora Azurmendia, Silvia Arderíus, Adriana Cardoso, Merche Castellanos, Elke Karsten, Mònica Ausàs eta Gulia Guarieiro. Heldu den azken atezaina, Silvia Lladró kataluniarrak ezin izango du taldearekin bat egin lan kontuak direla eta.
SUPER AMARA Bera Berak Loterías Liga irekiko du asteazkenean Castellon (20etan), igo berri den BM Castellón taldearen aurka. Eta larunbatean Donostian egingo du debuta, Gascan 18,30etan., EHF Cupeko kanporaketan Portugaleko Colegio de Gaia taldearen aurrean.
SUPER AMARA Bera Berak zalegoei Zuloaga plazara hurbiltzeko deia egiten die aurkezpen bitxia bizi ahal izateko eta plantillari konfidantza emateko ikasturte berriari ahalik eta ondoen ekiteko.