SUPER AMARA Bera Bera jokalari argentinar internazionala Elke Karsteni Oñatin Aula Valladolid taldearen aurka jasotako kolpe baten ondorioz sudur-hezurra apurtu zitzaion.
Errebisio medikua egin ostean, haustura zuzena denaz ebakuntza ez egitea erabaki da, Karstenen sudur-hezurra itxiko baita eta horretarako hiruzpalau aste beharko du. Hortaz, denboraldi hasiera gal lezake alboko jokalariak. Karstenek ariketa fisikoa egingo du, hori bai, kontakturik gabekoa.