Aurredenboraldiko hirugarren lagunartekoa, oraingo honetan Oñatin, irailaren azken igandean Kilometroak 2017 egitasmoa hartuko baitu. Barakaldon bezala, SUPER AMARA Bera Bera hasiea ahula eman zion lehiari (6. min. 1-5) baina partida joan ahala bigarren zatiko defentsan egindako lanari esker eta golegile nagusia izan den Arderiusen kalitateak erabaki du partida.
Hasieran, gipuzkoarren defentsak arazo handiak izan ditu Teresa Álvarez zentralaren jokua geldiaraztez eta Prietoren jaurtiketak. Ondorioz, Puchek aurreneko hutsartea eskatu du eta bere taldea esnatu da Aramendia eta Etxeberriaren golei esker.
Halere, Valladolidekoek hutsuneak aurkitu dituzte defentsan batez ere Cuadrado alboko jokalariak lau gol sartuta aurreneko zatian.
Arestian jokaturiko bi lagunartekoetan bezala, Puchek eserlekua mugitu du, bere taldeak golak banatu zituen atsedenaldira aurretik joateko (15-14). Aldez aurretik Elke Karstenek kolpea jaso du eta partida utzi behar izan zuen argentinarrak.
Bigarren zatian, Aula gol bakar bateko abantaila hartu izan du. Halere, Castellanos atezaina baloiak gelditzen hasi da, Azurmendik sendodatuna eman dio defentsari eta Arderiusen jokuari esker tartea ireki du (47. min 24-21) SUPER AMARA Bera Berak, amaiera arte kudeatzen jakin izan duena Zaldua eta Aramendia jokalarien golekin.
Fitxa:
SUPER AMARA Bera Bera 30 (15+15): Castellanos, Aramendia (3), Menéndez (1), Arderius (7), Karsten, Azurmendi eta Etxeberria (1) –titular- Sans (3), Guarieiro (3), Berasategi (1), Encina (1), Cardoso (3), Ederra (3), Ezkurdia (1), Zaldua (3) eta Leal (o.a.)
Aula Valladolid 24 (14+10): Guerra, Cesáreo (3), Prieto (5), Nieto (2), Lovera (3), Álvarez (1), Cuadrado (5), Viloria, Calderón (1), González (2), Gutiérrez (1), Bergara, Martín, Koudia (1) y Sanz (p.s.)
Epaileak: Juanjo Gude eta Carlos Gude (Euskadi)
Kanporatuak: Arderius Super Amara Bera Beratik eta Cesáreo Aulatik
Partzialak: 1-4, 4-6, 6-6. 9-8, 14-12, 15-14 –atsedenaldian- 15-14, 17-17, 18-18, 23-20, 26-22, 28-23 eta 30-24