Kilometroak 2017 dela eta, Oñatin ospatuko dena irailaren 24an, bertako Zubikoa kiroldegiak bihar hilak 24, 19etatik aurrera SUPER AMARA Bera Beraren hirugarren lagunartekoa hartuko du, kasu honetan Aula Valladolid taldea aurrean izango duelarik.
Horretarako, Montse Puchek 16 jokalari eramango ditu Oñatira, hau da, Barakaldora joan zirenak eta Estitxu Berasategi eta Elisa Leal senior taldeko atezaina, Bidebietara itzuli dena. Etxebarriko 2013ko Euskal kopan egin zuen debuta Lealek Bera Berarekin.
Puchek minutuak banatzen jarraituko du jokalarien artean, jokaturiko bi lagunartekoetan ekarpen positiboa egin dutenak.