Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldiarekin aurrera doan bitartean, aurreneko partida ofizialak ezarri dira, iaz bezala Europako lehiaketan egingo du debuta Donostian.

Izan ere, EHF Cup lehiaketako lehen norgehiagoka irailaren 9an izango da, Josean Gasca kiroldegian eta Europako aurreneko kanporaketa horretan Portugaleko txapeldun Colegio de Gaia taldea izango dute aurreran donostiarrek. Partida ETBk eskainiko du 18,30etatik aurrera.

Joanekoari ekin aurretik, SUPER AMARA Bera Berak Loterías Liga inauguratuko du Castellon irailaren 6n (20etan) eta EHFko itzulera baino lehen, Rocasa hartuko du Bidebietan irailaren 13an (asteazkena, 19etan). Gipuzkoarrek Oportotik 10 kilometrora dagoen Vila Nova de Gaian irailaren 16an arituko dira bertako 18,30etan (Donostian, 19,30etan).

EHFk kanporaketarako ofizialak izendatu ditu.Joanekoan Gascako partida Italiako Gianna Stella Merisi eta Iuliana Alexandra Rosca epaileek zuzenduko dute, Maltako Matthew Mamo delegatua izango delarik. Hilaren 16an, Vila Nova de Gaian, Adam Biro eta Oliver Kiss hungariarrak izango dira epaileak eta Monika Partyka irlandarra, delegatua.

SUPER AMARA Bera Berak 19 jokalari inskribatu ditu EHFn, Arrojeria eta Ausàs oraindik ez dira jokatzeko gauza, hortaz, aurreneko plantillako 16 eta harrobiko hiru: Anne Gorosti, ezker hegaleko jokalaria eta aurreneko lerroko Amaia Eguren eta Leire Kattalin Aizpuru.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores