Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako Estitxu Berasategi izango da gipuzkoako jokalaria bakarra junior mailako Eurokopan, uztailaren 27tik abuztuaren 6ra arte Esloveniako Celje hirian burutuko dena.

Usurbilgo alboko jokalariak Jorge Dueñasek zuzentzen duen selekzioarekin batera asteazkenean egingo du bidaia Ljublianara eta ostegunean, hilak 27, debuta egingo du Alemaniaren aurka. Multzo gogorra du junior mailako selekzioak, izan ere, ostiralean Serbia izango da aurkaria eta larunbatean, Frantzia. Ljublianatik 78 kilometrotara dagoen Celje hiriko Golovec pistan izango dira partida hauek guztiak 13etan. Aurreneko bi taldeek sailkatze faseari ekingo diote, gainontzeko bien helburua 9. Izatea izango delarik. Danimarka, Eslovenia, Portugal eta Montenegroko multzorekin topo egingo du Espainiak lehenengo fasea amaitua abuztuaren 1ean eta 2an.

Txapelketako finala abuztuaren 6an izango da eta Berasategi abuztuaren 7an itzuliko da Esloveniatik, 18 urte beteko duen egunean. SUPER AMARA Bera Berako taldekideekin beranduago egingo du bat, behin Pucherekin hitz egin ostean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores