Montse Puchek abuztuaren 1era deitu ditu jokalariak, Anoetako miniestadioan 10etan, SUPER AMARA Bera Bera berriak 2017-18ko denboraldiari hasiera emango diolarik.
Entrenatzaileak jardunaldiak bitan zatitu ditu, goizean prestaketa fisikoari helduko diote eta ondoren pistan sartuko dira, hasieran Gascan eta abuztuaren 9tik aurrera Bidebietan. Puchek zazpi jokalari berri moldatu behar ditu bere eskeman eta baloiarekin lan egiteari garrantzi handa ematen dio.
Horrez gain, gutxienez bost lagunarteko jokatuko ditu SUPER AMARA Bera Berak: Aiala Zarautzen aurka abuztuaren 12an, abuztuaren 19an Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurrean –lekua eta ordua erabakitzeko bi kasuetan-, abuztuaren 25ean Oñatin Aula Valladoliden aurka, abuztuaren 30ean Celles sur Belle izango da aurkari Egiako txapelketan eta irailaren 2an Valladolidera egingo du bidaia berriro Aularen aurka jokatzeko. Irailaren 9an EHF Cupeko partida egonda, Loterías Ligako lehen jardunaldia aurreratu beharko du SUPER AMARA Bera Berak.
Jokalariek oporretan jarraitzen dute, halere, horietako lau: Menéndez, Zaldua, Encina eta Lizarbe, uztailaren 27 eta 28an Faduran konzentrazioa burutuko dute bikaitasuna proiektuaren baitan, Euskal Federazioak eta BAT Basque Team fundazioak sustaturik.
Estitxu Berasategi, berriz, Esloveniako junior mailako Eurokopan izango da uztailaren 27tik abuztuaren 6ra arte, hortaz, abuzturen erdialdean taldearekin egingo du bat.
Bestetik, lan baimenak lortuta –dokumentazio lan korapilatsua suposatu duena- Adriana Cardoso Gipuzkoan datorren astean izango da eta Elke Karsten eta Giulia Guarieiro Donostiara uztailaren 31n iritsiko dira.