SPYRO Informatika konpainiak SUPER AMARA Bera Bera taldearentzat aplikazioa garatu du zaletuek, kazetariek edo interesa duen edozein pertsonek emakumezkoen eskubaloiaren taldeko informazio osoa eskura izan dezaten. Enpresaren egoitzean aurkeztu da gaur goizean aplikazioa, Ricardo González zuzendari nagusia eta SUPER AMARA Bera Berako jokalari Esther Arrojeria bertan zirela. Estatuan eta Europan erreferentzia den Gipuzkoako talde honen babesle gisa, SPYROK garatu du tresna.
Aplikazio berri honen bidez zaletuen eta profesionaletik gertuago izango da kluba, egunero erabiltzen diren gailu teknologikoetan, mugikor edo tabletetak bitarte, besteak beste. Aplikazioa Google Play eta AppStore dago Android eta iOS sistema eragileei erantzuna emate aldera.
Aplikazio honi esker erabiltzaileek Bera Bera Eskubaloiak sortzen dituen albisteak une horretan bertan ikus ditzakete, emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailako erreferentziazko taldea. Jokalarien fitxak, partiden egutegiak, klubeko dokumentazioa, hurrengo jarduerak, deialdiak, argazki zein bideoak, albisteak eta Ligako lehiaketa burutuko den beste kiroldegien lokalizazioa mapa jaso du Aplikazioak.
Horrez gain, dokumentu edo sekzio berria gehituz gero, edo albisteak, jarduerak eguneratzen badira… erabiltzaileek jakinarazpena jasoko du, taldeko nobedadeak berehala jakite aldera.
SUPER AMARA Bera Berak azpimarratu du “Aplikazio honek gure zaletutik gertuago kokatzen gaitu. Horrez gain, teknologi berriei egokitzeko urrats berri bat eman dugu, egun gure inguruan erabiltzen diren komunikazio tresna berriak garatuz eta nork hobe SPYROk baino, gure babesle nagusienetarikoa” adierazi du bigarren kapitain Esther Arrojeriak.
Garapena
Aurkezpenean Ricardo Gonzálezek azaldu duen bezala “egun profil publikoa sortu dugu, hau da, edozein pertsonak eskura ditu edukinak aplikazioa deskargatuz gero, halere ez dugu baztertzen etorkizunean profil pribatuak sortzea aplikazio barruan klubak bere barne gaietarako erabilgarriak izateko, dokumentazioa jokalariek bakarrik ikus ditzaten edo zuzendaritzako kideek, esate baterako”.
Zuzendari nagusienak gaineratu du SPYRO Docs aplikazioaren bidez garatu dela tresna, hau da, aplikazio korporatiboa pertsonalizatua gailu mugikorretan gauzatzen dena: iPad, iPhone, Tablets eta Android, enpresak berak kudeatzen duena eta erabiltzaileek deskargatzen dutena. “Plataforma internazionala izan daiteke, hizkuntz anitzekoa, ez ditu azpiegitura teknologiko berriak behar eta, gainera, Google Analytics bidez datuak eskaintzen ditu”.