SUPER AMARA Bera Berak Portugaleko txapeldun Colegio de Gaia taldea izango du aurrean EHF Cupeko, Donostian ospatuko da joaneako irailaren 9 edo 10ean eta itzulera irailaren 16 edo 17an Vila Nova de Gaian, Porto ondoko herrian.
Portugaleko emakumezkoen eskubaloiko erreferentzia da Colegio de Gaia taldea. Iaz Challenge Cupean Helvetia Alcobendas kanporatu zuen (44-50) -Nora Azurmendik jokatu zituen bi partidak-, madrildarren lau goleko abantaila irauliz, halere, final zortzirenetan Mecalia Atlético Guardésen aurka galdu zuen (48-62).
Europan eskarmentu handiko taldea da, aurreneko kanporaketak baino ez ditu gainditu, hortaz, SUPER AMARA Bera Bera gustora dago antza bidaia erosoa delako eta Loterías Ligako bigarren jardunaldian Rocasa hartuko duelako, hau da, kanporaketa erdian. Europan 22 denboraldi egin arren, aurreneko aldia da Portugaleko aurkaria Bera Berarentzat.
Q 2, urrian
Gaur eguardian Vienan, Europako federazioko egoitzan EHFko lehenengo eta bigarren txandei dagokien zozketa burutu dute, hortaz, Portugaleko txapelduna gaindituz gero, SUPER AMARA Bera Berak Txapeldunen ligako sailkatze faseko lehenengo multzoko taldea izango luke aurkari.
Urriaren 14-15ean eta 21-22an jokatuko litzateke kanporaketa, kasu honetan, SUPER AMARA Bera Berak bigarren norgehiagoka Donostian izango luke eta aurkaria, hauetako bat: Norgegiako Vipers -atarikoa antolatuko dutena, Kroaziako Podravka ezaguna, Turkiako Kastamonu eta Bielorrusiako HC Gomel –iaz irabazi ziona Gascako atariokoan-. Irailaren 9 eta 10ean bi partidak galtzen dituen taldea izango da SUPER AMARA Bera Beraren aurkaria, zozketan ziren talde gogorrenak saihestuz.