Loterías Ligako 2017-18 denboraldiko egutegia ezagutzeaz gain, SUPER AMARA Bera Berak berretsi du gaur bertan, ligan bezala, irailaren 9 edo 10ean hasiko duela Europako ibilbidea EHF Cupean. Zozketa datorren uztailaren 18an egingo da Vienan.
Aurten 58 taldek parte hartuko dute Europako bigarren lehiaketa honetan, 2018ko urtarrila otsailaren burutuko den multzoen fasera bitartean hiru kanporaketa izango dituena irailean, urrian eta azaroan.
EHFk 28 talde kokatu ditu aurreneko txandan kanporaketa moduan, joanekoa irailaren 9 edo 10ean eta itzulera 16 edo 17an. Hortaz gain, talde horiek bi multzoetan sailkatu ditu, hortaz SUPER AMARA Bera Berak aurkari moduan izango ditu honako talde bat: Holandako txapeldun edo txapeldunorde VOC Amsterdam edo Morrenhof Jansen Dalfsen; Italiako txapeldun Jomi Salerno ezaguna; Portugaleko Colegio de Gaia, Poloniako KRAM Start Elblag, HB St. Truiden belgiarra, LK Zug suizarra, Greziako O.F.N. Ionias, Bielorrusiako HC BNTU-BelAZ Minsk, Kosovoko KHF Prishtina, Bosnia Herzegovina HZRK Grude, Txipreko A.S. Latsia, Azerbayaneko Nur Mingechavir edo Israeleko HC Holon.
Uztailaren 18ko zozketan aurreneko bi kanporaketak izango dituen norgehiagokak ezagutuko dira. Urrikoan, besteak beste, honako taldeak sartuko dira lehian: Danimarkako Kobenhavn Handbold edo Viborg, Alemaniako Buxtehuder edo TusSies Metzingen, Errusiako Zvezda Zvenigorod, Kuban edo Astrakhanochka, Frantziako Issy Paris edo Bessançon, Hungariako DKKA Dunaujvaros KA edo DVSC-TVP, Errumaniako HC Zalau edo HC Dunarea Braila eta Txapeldunen ligako atarikoan bi partidak galdu dituzten bi taldeak.