Bera Bera

Select your language

Sei baja eta sei alta eman ostean, SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldiari forma eman dio Maitane Etxeberria, Uxue Ezkurdia, Andrea Zaldua eta Ane Encinaren kontratuak luzatuz.

Gazteak izan arren, hegaleko jokalarientzat bosgarren denboraldia izango da Bera Beran. Zalduak, berriz, protagonismo gehiago bilatuko du Bidebietan egingo duen bigarren denboraldian eta Ane Encina legazpiarrak, martxoan taldera etorri zena, SUPER AMARA Bera Berarekin lehen urtea osatuko du.

Hortaz, Bera Berak 17 jokalari ditu bere lehen talderako: Zugarrondo eta Castellanos, atezain; Aramendia, Ezkurdia, Etxeberria eta Cardoso hegaletan; Menéndez, Zaldua, Berasategi, Azurmendi, Ausàs eta Karsten albokoetan; Arrojeria, Arderius eta Encina central moduan eta  Ederra eta Sans, pibotean.

Halere, ez dira denak ehuneko ehunean iritsiko aurredenboraldirako, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera baliabide guztiak beharko ditu hasieran batez ere. Horrez gain Lizarbe Suediara doa Erasmus programa medio abuztutik urtarrilera arte eta kluba zilarrezko mailan aritzeko aukerak jorratzen ari da.

Lau jokalari hauekin, lehen Menéndez eta Arrojeria kapitainenak, lehengo urtarrilean Estitxu Berasategik hiru urtetarako sinatu zuen eta Nora Azurmendirekin, zortzi gipuzkoar dira datorren denboraldian, kluban inguruko jokalarien apustua berresten duena, izan ere, azken urteotan poliki poliki goraka joan da gipuzkoarren presentzia lehen taldean.

2011-12 denboraldian lau gipuzkoar ziren plantillan: Rubio, Altuna, Menéndez eta Arizaga. Orduan Ezkurdia eta Olatz Ramón debuta eman zen. Hurrengoan, Arrojeriak debutatu zuen eta Ezkurdiak bost partida jokatu zituen. Biak lehen taldean, sei gipuzkoar 13-14 denboraldian, Txapeldunen ligari ekin ziona, baina Eider Rubio eta Libe Altunak erretiroa hartu zuten eta harrobitik Maitane Etxeberria eta María Akuña igo ziren, Yamiley atezainaren lesio luzea kausa. 2014-15 denboraldian Maialen Múgica iritsi zen, Husillos eta Lizarbek egin zuten debuta eta deialdietan, Udane Rodríguez. 2015-16 denboraldian, ez ziren aldaketarik eman eta amaitu berri den denboraldi honetan Montse Puchek 20 jokalari erabili ditu deialdiak osatzeko, horietarik 11 gipuzkoarra izanik, horien artean Odriozola, Zaldua, Berasategi y Encinak egin zuten debuta eta Errekondok, Leongo zerrendan

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores