Donostia aurreneko urtean, Leire Aramendia izan da SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiena, Loterías Ligan nahiz orokorrean, lehiaketa guztiak kontuan hartua: Champions League, EHF, Kopa eta Superkopa.
Ezker hegaleko jokalari nafarrak 102 gol sartu ditu jokaturiko 34 partidetan, Ligan 80; Europan, bederatzi; Kopan, zortzi eta Superkopan, bost. Bi norgehiagoketan baino ez du golik sartu, Txapeldunen ligako HC Gomel taldearen aurka eta Elche Mustangen aurrean Bidebietan. Aramendiak oso partida onak jokatu ditu, besteak beste, Iruñeako Superkopan, EHFn Brest taldearen aurka Bretainian, Kopako final-laurdenetan Elcheren aurka, ligako bi partidak Rocasarekin, Granollersen, Barakaldon eta erregulartasuna izan da azpimarragarriena bere lehn urtean.
Halere, komeni da esatea Ana Martínezen baja (urritik apirila bitartean) eta Esther Arrojeria eta Alicia Fernández jokalarien lesioak baldintzatu dute Leringo jokalaria golegile nagusiena izatea. Izan ere, Alicia Fernández eta Marta López dira bigarrean 94 golekin, 88 gol sartu dituzte Alba Menéndez, Esther Arrojeria eta Ana Martínezek; Sansek (85), Etxeberriak (74), Ezkurdiak (51), Elorzak (44), Múgicak (39), Ederrak (35), Zalduak (10), Encinak (7), Berasategik (5) eta Lizarbek (3).
SUPER AMARA Bera Berak 907 gol sartu ditu jokaturiko 34 partida ofizialetan, batez beste ia 27 gol eta 728 gol jaso ditu (partidako 22 baino gutxiago).