Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Alacantera egingo du bihar bidaia Espainiako eskubaloi federazioko Asabladan ez ezik horren inguruan antolatu diren ekitaldietan ere parte hartzera, mutilen partida ofiziala, emakumezkoen eta gizonezkoen izarren partida eta aitortzak azpimarragarrienak direlarik.
Izarren partida delakoan, Espainiako selekzioarekin Judith Sans egongo da eta Eli Pinedo gonbidatu dute agur moduan. Bestetik, interneten bidez eta Susana Pareja hautatzaileak osatu duen taldean izango dira Alba Menéndez, SUPER AMARA Bera Berak fitxatu dituen Silvia Arderius eta Merche Castellanos eta Bera Berako jokalari ohi Ana Martínez. Lagunartekoa bihar arratsaldean Torreviejan.
Larunbat goizean Espainiako Federazioako Asanblada burutuko da, hainbat gai jorratuko duelarik. Kluben aldetik Bera Bera da ordezkaria eta buru Tati Garmendia. Asanbladak hainbat gai aztertuko ditu, batzuk Bera Berak proposatutakoak, eskubaloiaren difusioan eta kudeaketan lagunduko dutelakoan.
Larunbat gauean Federazioak gala ospatuko du eta hainbat pertsona aitortu, besteak beste, Susana Fraile jokalari ohi gipuzkoarra eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez. Eta igandean, gizonezkoen izarren partida ospatuko da.