Espainiako goreneko selekzioak Antequeran Ukrainia 22-20 mendean hartu du, ondorioz Alemanian abenduan antolatuko den Mundiala jokatuko du. Joanekoan 24-24 berdinketa eman zenez, Carlos Viver hautatzaileak bosgarren Mundialera jarraian eraman du Espania.
Ukranian bizitakoa errepikatzeko zorion egon zen, hau da, tarte zabala izan arren (19-8) Espainiak 0-8 partziala jaso eta partida asko korapilatu zen bost minutu falta zirela. Halere, eskarmentu handiko jokalariei esker Alemaniarako txartela atera zuten. Judith Sans da SUPER AMARA Bera Berako jokalari bakarra, baina atzo ez zuen jokatzeko aukerarik izan.
Alemaniako XXIII Mundiala izango da, Espainiako emakumezkoen selekzioarentzat, berriz, bederatzigarrena da, Norvegian 1993an debuta egin zuelarik. Orduan azken aurrekoa gelditu zen, Mundialak bi urteen behin antolatu arren, 2001era arte ez zen horrelako txapelketa batera itzuli, Italian izan zen 10. geldituz. Kroazian 2003. oso txapelketa bikaina burutu zuen 5. geldituz; Errusian izateko ez zen sailkatu; 2007an Frantzian, 10.; 2009an Txinan lehenengo aldiz dominak lortzeko aukera izan zuen; Brasilen brontzea eskuratuz 2011n; 2013an Serbian eta 2015ean Danimarkan final zortzirenetan utzi behar izan zuen txapelketa.