Espainiako Junior mailako hautatzaile Jorge Dueñasek SUPER AMARA Bera Berako Estitxu Berasategi deitu du uztailaren 27tik abuztuaren 6era bitartean Esloveniako Eurokopako Txapelketa prestatze aldera.
Hiru konzentrazio burutuko dituzte zerrendan diren 16 jokalarik, euskaldun bakarra Berasategi delarik. Batetik, ekainaren 23tik 28ra Faduran entrenaldiak egingo dituzte; bestetik, uztailaren 6tik 17ra bitartean Madrilen saioak burutuko dituzte eta azkeneko lau egunak Marseillan izango dira lagunarteko txapelketa bati helduko diote Errusia, Errumania eta Frantziarekin. Jokalariek etxean sei egun egoteko aukera izango dute, uztailaren 23an berriro Madrilera joan aurretik, 26an Ljublianara egingo baitute bidaia.
Multzo gogorra tokatu zaio junior mailako selekziari. Uztailaren 27an Alemania izango dute aurreran Celje hirian –Ljublianatik 78 kilometrotara-, hurrengo egunean, Serbia eta 29an, Frantzia. Partida guztiak 13etan. Aurreneko bi taldeek sailkatze faseari ekingo diote, gainontzeko bien helburua 9. Izatea izango delarik. Danimarka, Eslovenia, Portugal eta Montenegroko multzorekin topo egingo du Espainiak lehenengo fasea amaitua abuztuaren 1ean eta 2an.
Txapelketako finala abuztuaren 6an izango da eta Berasategi abuztuaren 7an itzuliko da Esloveniatik, 18 urte beteko duen egunean.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea