Apirilaren 22an, jokaldi normal batean, Maialen Múgicak ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen A Sangriñan, Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako partida erabakiorran. Atzo arratsaldean, Gipuzkoa Policlínican egin zioten ebakuntza, antza, berak klubari adierazi dion bezala “dena ondo atera da”.
Horrelako ebakuntzak egin ostean, errekuperazio epeetan sartuz gero, sei hilabete igaro behar dira gutxienez, hortaz zarauztarra urtea amaitu bitartean baja izango da. SUPER AMARA Bera Berak jarraitzeko aukera eman arren, Múgicak taldean ez jarratzea erabaki du. Hortaz, klubean egondako hiru urteak eskertu nahi izan dizkio eta hurrengo erronketan zorterik onena opa dio.