Bartzelonan jaioa, Mònica Ausàs ezker alboko jokalariak SUPER AMARA Bera Beran jokatuko du datorren denboraldian jokalari eta klubak sinatu duten hitzarmena medio, 18-19 denboraldirako ere aukera eskaintzen duena.
Abuztuan 24 beteko duen jokalariak ohorezko mailan eskarmentu handia du ia 150 partida jokatu duelarik eta 500 goletik gertu sartu Ligan, Kopan eta Europan. Granollersetik Cleba Leónera pasatu zen non bi urte egin zituen eta handik Alcobendasera, non lau urte eman dituen.
Halere, oraindik martxoaren 30ean sorbaldan egin zioten ebakuntzatik errekuperatzen ari da Mònica Ausàs, hortaz, aurredenboraldia beste erritmo batean burutuko du.
SUPER AMARA Bera Bera alboko jokalarian defentsan duen gaitasuna eta kanpoko jaurtiketa itxaropena du. Izan ere, Azurmendirekin osatu du erdiko lerroa, urtebete Judith Sansekin bat egin zuen, bi Silvia Arderiusekin eta hiru Leire Aramendiarekin.