Ekainaren 2az geroztik Espainiako goreneko selekzioa Ukrainiaren aurkako kanporaketa prestatzen ari da Madrilen, bi partida astebetean jokatuko dira, abenduan Alemanian ospatuko den Mundialean izate aldera. Carlos Viver hautatzailearen taldeak, Judith Sans tartean, bihar asteazkena egingo du bidaia Sumy hirira non Ukrainia izango dute aurrean ostiralean 19etan bertako ordutegian.
Espainiako selekzioa Málagara itzuliko da eta itzulera norgehiagoka Antequeran jokatuko du ekainaren 14ean, asteazkenean, 21etan.
Hurrengo egunean jokalariek Torreviejara egingo dute bidaia ostiralean Izarren partida deiturikoan parte hartzeko Ligan aritu diren selekzio baten aurka.
‘Guerreras Iberdrola’ izeneko taldean datorren urtean SUPER AMARA Bera Berarekin arituko diren Alba Menéndez, Silvia Arderius eta Merche Castellanos dira, Ana Martínezekin bat egingo dutenak, egun gonbidatua dena goreneko selekzioarekin.
Bestetik, Elke Karsten argentinarrak Buenos Airesen ospatuko due Joku Panamerikarrak jokatuko ditu ekainaren 18tik 25era bitartean.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea