Pozik “etxera bueltatzeagatik” adierazi dute Nora Azurmendi eta Adriana Cardoso de Castro, datorren denboraldian SUPER AMARA Bera Beran arituko diren bi jokalariek. Aurrenekoak “harrobiko taldeetan zaudela beti duzu egunen batean lehen taldean aritzeko ilusioa eta nire kasuan ikasketengatik utzi nuen Bera Bera”. Brasildarrak gehitu du “ez dakit zer duen Bera Berak baina etxean bezala nago, gustoko dute hemen jokatzea, bere energía eta hiri gisa, Donostia ere bai”.
Beraien ondoan, Tati Garmendiak onartu du “etorkizuneko jokalari gisa ikusten nuen Nora baina erakutsi duen heldutasunak harritu nau, bere taldean ardura hartu du, defentsan lan ona eta gaztea izan arren, Azurmendia oraina da”. Bera Bera Eskubaloiko arduradunak argitu nahi izan du “Kopa aurretik hitz egin genuen Norarekin, hau da, Alcobendasek maila galdu baino lehen”.
Azurmendiak, bestetik, azaldu du “Alcobendasera iritsi nintzenean ez nekien ohorezko mailan jokatzeko aukera izango nuenik ere, lan egin dut horretarako eta minutuak eta partidak jokatu ahal konfidantza hartu dut”. Helburuetan aldaketa izango duela galdeturik, 22 urte urrian beteko dituen donostiarrak “guztia nahi dugu”, bere ustez sortu den plantilla “teknikoki oso ona da, talde ezberdina baina goian egoteko”, gaineratuz “oraindik gaztea naiz eta hobetzeko aukera dut”.
Tati Garmendiak ere Adriana Cardoso aurkeztu du “eskuin hegalean berme gisa”. “Gurekin bi urte egin zituen baina ezin izan genion hitzarmena berritu, orain eskarmentua eta heldutasuna irabazi du Alemanian”. Brasildarrak sei urte daramazki Europan: Danimarkako Randers taldean bat, Bera Beran bi eta Alemanian hiru. “Oso gustora nago hemen, pena handiz joan nintzen baina beti bueltatzeko esperantzarekin” adierazi du.
Cardosok azaldu du “Alemanian Liga oso indartsua da, fisikoa eta zeozer ikasi dut han”. SUPER AMARA Bera Berak selekziorakoa bultzata emango dion galdetuta “konpetentzia handia dago Brasilen baina orain irekiko den ziklo berriari heldu nahi diot”.
SUPER AMARA Bera Bera datorren denboraldirako osatzen ari den taldeaz, Cardosok dio “Bera Bera gertutik jarraitu dut, jokalari gazteek eboluzio handia izan dute, nire ustez TOP postuetan egongo gara taldean moduan eta gazteak ondo ikusi ditut”. “Irabazteko gosez nago” adierazi du.