Emaitzak ageri uzten ez baduere (26-31), Bera Berako senior taldeari asko kostatu izan zitzaion Lauko Elgoibar gainditzea larunbatean Bidebietan, Gipuzkoako Kopako finalean. Izan ere, atsedenaldian elgoibartarrak ziren nagusi 18-14.
Bestetik, Bera Bera Urdina infantil mailako nesken taldea bigarren gelditu zen eskola arteko jokuetan Gasteizen.
Eta emakumezkoen jubenil mailan Anne Gorostidi, Amaia Eguren eta Nerea Álvarez jokalariek Gipuzkoarekin nagusi izan ziren Nafarroan.
Argazki sorta: Juan Antonio Garaikoetxea (Bera Bera vs Lauko Elgoibar)