Gutxienez hurrengo denboraldiran SUPER AMARA Bera Beran jokatuko du Nora Azurmendi donostiarrak, 22 urteko alboko jokalariak ia 100 partida jokatu ditu emakumezkoen eskubaloi gorenean Alcobendasen lau urte igaro ostean.
Bera Bera Eskubaloiko harrobitik aterata, fisioterapia ikasketek eraman zuten Azurmendi Madrilera non Helvetia Alconbendasekin hasi zen entrenatzen 2013-14 denboraldian. Segituan Félix García entrenatzailearen deialdietan sartu zen eta minutuak izan zituen, defentsan esaterako.
Bere lehenengo denboraldian, Helvetia Alcobendasek Liga estu jarri zien Bera Bera eta Rocasari. Nora Azurmendik Kopan egin zuen debuta 2014ean, Alcobendasen antolatu zena, aurten bezala Porriño gainditu zuten eta finalerdietan Rocasarekin galdu.
Hurrengo urtean lotailu gurutzatua apurtu zuen eta 2015-16 eta batez ere aurten taldean nabarmendu da, defentsan oinarri bat izanda. Iazko denboraldi bikainari esker Azurmendik Europan ere debuta egin du, lau partida jokatu ditu Macedonizako ZRK Kumanovo eta Portugaleko Colegio de Gaia taldeen aurka, zazpi gol sartuta. Lesioek hain ahul utzi dute Helvetia Alcobendas maila galtzea ere eraman dutena azken jardunaldian.
Hortaz, etxera itzuli da Azurmendi. Harrobiko jokalari moduan Ezkurdia, Lizarbe, Errekondo eta Arrojeria ezagutzen ditu eta Alcobendasekin topo egin zuen Zugarrondo, Arderius, Sans eta Aramendiarekin.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea