SUPER AMARA Bera Berako Maialen Múgica jokalariari ezker belauneko lotailu gurutzatua konpontze aldera datorren asteartean, ekainak 6, egingo diote ebakuntza.
2014ko otsailean bezala, Gipuzkoako Poliklinican egingo diote ebakuntza zarauztarrari.
Maialen Múgica A Guardan partida jokatzen ari zela lesionatu zen, Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako partida erabakiorran eta, ondorioz, Kopa eta Loterías Ligako gelditzen ziren lau partida galdu zituen.
Zarauztarra eta kluba hitz egiten ari dira, halere, horrelako lesio larrien epeak hain luzeak izanda, Múgica hemendik sei hilabetera itzuliko litzateke konpetiziora, hau da, Mundialeko etenaldia amaituta, 2018ko urtarrilean, alegia.