Argentinako jokalari internacional Elke Karsten, 22 urtekoa, datorren denboraldian SUPER AMARA Bera Berarekin jokatuko du, berak eta klubak sinatu duten hitzarmenaren arabera.
Egun Argentinako selekzioarekin, Elke Karsten arreta bereganatu zuen Bera Berako kirol arduradunengan Málago Clínicas Rincón taldean egin zuen bost hilabeteetan, besteak besta, Kopako final-laurdenak jokatu zuelarilk.
Izan ere, Esther Arrojeria eta Alicia Fernández lesioak zirela eta klubak bere egoeraz galdu zuen baina une horretan bajan jarraitzen zuen. Rioko Joku Olinpikoak igarota, Karsten hautsita zuen belauneko lotauilu gurutzatua konpondu zuen eta egun Argentinako aurreneko deialdian dago. Bere herrian Panamerikarrak jokoan izango dira ekainaren 19tik aurrera eta horrez gain, Alemaniako Mundialean izateko hiru txartel eskura dituzte.
Karsten da Argentinako etorkizun handiko jokalaririk garrantzitsuena eta SUPER AMARA Bera Berak erasoa indartu nahi du berarekin, kanpoko jaurtiketa itzela duelako eta banan-banako joku ederra. Argentinarrak Arrojeria, Arderius, Menéndez eta beste jokalariekin lan oparoa egin dezake.
Quilmes herrikoa, 1,75 m. dituela, ‘bi’an defenda lezake eta gaztea izan arren bi Mundialetan egon da – 2013 eta 2015ean- eta Joku Olinpikoetan. Ongietorri, Elke!
Bitartean, 2017-18 denboraldirako plantilla osatzeko lanean jarraitzen du SUPER AMARA Bera Berak, horreterako oraindik lehenengo lerroko bi jokalari falta direlarik.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea), 22 zenbakiarekin da Elke, Maitane Etxeberria ondoan duela. Sei gol sartu zituen Bidebietan partida horretan.