Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak orain amaitu berri den denboraldian 34 partida ofizial jokatu ditu (Loterías Ligako 26, Europako lau, Kopako hiru eta Superkopa). Montse Puchek 20 jokalari deitu ditu deialdiak betetzeako baina horietatik bost jokalari guztietan egon dira: Alba Menéndez, Judith Sans, Leire Aramendia, Silvia Ederra eta Maite Zugarrondo.

Izan ere, plantilla bere osotasunean lau partidetan baino ez ditu izan: Superkopan, Txapeldunen ligako atarikoan eta Ligako batean, ondorioz, Puchek ez ditu izan lehenengo plantillako 15 jokalari guztiak prest beste 25 partidetan.

Ana Tempranok Ligako aurreneko hilabetea galdu zuen, Rincón Fertilidad taldearen aurka izan zituen Puchek jokalari guztiak prest baina urriaren erdialdean Ana Martínez galdu zuen, sorbaldan ebakuntzari egin ziotela, azaroan Elorza lesionatu zen EHFko joanekoa eta Guardésekoa galduz.  

Urtarrilean, SUPER AMARA Bera Berak Estitxu Berasategi fitxatu zuen, Ezkurdiak bi partida galdu zituen Barakaldon buruan izandako kolpea zela eta, Málagan partida bikaina jokatu ostean selekzioetako etenaldian, bi egunetan Alicia Fernández eta Esther Arrojeria galdu zituen SUPER AMARA Bera Berak, ebakuntza egin zieten denboraldiari amaiera jarriz. Horregatik, Ane Encina Bidebietan gelditu zen.

Marta López, horkatila bihurritua eta Patri Elorza zuntz hausturarekin A Guardan baja izan ziren, non Ana Martínez agertu zen. Partida bikaina jokatu arren, SUPER AMARA Bera Berak averageri heldu zion eta berdinketa lortzeko zorian egon zen baina Maialen Múgica galdu zuen lotailu gurutzatua apurtuta. Kopa antzekoa izan zen, López eta Elorzarekin aukerak irabazi zituen baina donostiarrak finala luzapenean galdu zuten Rocasarekin.

Maitane Etxeberria kolpe handi batekin denboraldiari amaiera jarri zion Rocasaren aurkako partida erabakiorran baja izan zen eta SUPER AMARA Bera Bera oso ahul, Rocasaren aurka bi goletako aldearekin galdu zuen.

Menéndez, Sans, Aramendia, Ederra eta Zugarrondok partida guztietan egon dira, 32 norgehigoketan izan dira Ezkurdia eta Marta López; Andrea Zaldua, 31 deialdietan; Temprano, Elorza eta Etxeberria, 30 partida jokatu dituzte; Múgica, 27 deialdietan; Arrojeria, Fernández eta Lizarbek, 23; Berasategik, 18; Martínezek, 16; Encinak, 11; Nagore Odriozolak, 4 eta Lur Errekondo, deialdi batean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores