Donostiako Illarra Berri elkartean egindako afari batekin amaiera jarri zion bart plantillak 2016-17 denboraldiari. Mahai baten inguruan jokalariek eta entrenatzaileek lagun izan zituzten, besteak beste, eskubaloi arloko ardurandun Tati Garmendia; Igor Etxeberria gerentea, Iñaki Jauregi azpipresidentea eta Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi, SUPER AMARAko Víctor Espinosa gerentea eta Markenting arduraduna, Alfonso Reiriz.
Leonenen garaipenarekin amaitu zuen taldeak Loterías Liga (25-27) baina Mecalia Atlético Guardések Liga eskuratu zuen KH7 BM Granollers gaindituta. SUPER AMARA Bera Berak uztaila amaieran abian jarri zuen denboraldia itxi zuen bart, orduan Superkopa eta Donostian antolatu zuen Txapeldunen ligako atarikoa izan ziren erronkak. Hiru partida horietan baino ez ditu jokalari guztiak prest izan Puchek, SUPER AMARA Bera Berak 34 norgehiagoka jokatu dituenenan: (Ligako 26, Europan 4, 3 Kopan hiru eta Superkopa).
Sentsazioa gazigozoa da, izan ere, Loterías Ligako jardunaldi askotan buru izan ostean, SUPER AMARA Bera Berak luzapenean galdu zuen Kopako finala eta azken jardunaldira arte borrokatu du Ligan, erreferentziazko jokalariak izandako lesio larriak jasan arren.