Denboraldiko azken entrenaldia burutu ostean eman du Montse Puchek deialdia Leonen urtea amaitzeko. Lizarbez gain, Lur Errekondo da nobedadea, usurbildarrak bigarren taldearekin egindako lana aitortze aldera eta aurreneko aldiz izango da Loterías Ligako taldearekin.
SUPER AMARA Bera Berak amorruz bilatuko du garaipena Esencia 27 ULE Cleba Leónen aurka, Loterías Liga utziko duen taldea. Ordutegi bateratuan jokatuko da, streaming bidez ikusgai izango da eta Efrén Muñoz eta Julio Posada epaile madriladarrek zuzenduko dute lehia.
A Sangriñan ezhusterik emango denik ez dute baztertzen gipuzkoarrek, batez ere, A Guardan dagoen jaigiroa apartak bertako taldearen aurka joan daitekeelakoan, lehia estua izatekotan. O Porriñoko Kopan KH7 BM Granollers taldeak estutu zuen Mecalia Atlético Guardés, denbora hutsean zegoela garaipena eman zien gol sartu baizuten galizarrek.
Halere, aurretik Leonen irabaztea lortu behar dute, Puchek “partida tranpa” zela adierazi zuen, batetik, norgehiagoka azken sailkatuaren aurka delako, jokuan ez duelako ezer eta arreta ere beste leku batean jarriko dutelako. Hortaz, “konzentrazioa gure zereginean mantendu behar dugu eta bestelako emaitzen zain egon”.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea