Bera Bera

Select your language

Ana Martínezek denboraldi amaieran SUPER AMARA Bera Bera utziko du eta Frantziako ligan jokatuko du datorren urtean, Niza taldean hain zuzen, atzo klubak baieztatu zuen bezala.

Martínezek lau denboraldi bete ditu Bidebietan. 2013-14 iritsi zen, Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileak zirela, hiru tituluak lortu zituen eta Champions Leagueko multzoen fasea jokatu zuen, urrian sorbaldan lesioa izan zuen arte Espainiako selekzioarekin Italian. 2014ko urtarrilean itzuli zen eta bere ekarpena handia izan zen bigarren Liga eta Kopa eskuratzeko.

Halere, 2015-16 denboraldia izan zen onena berarentzako, Judith Sans taldekidearekin batera defentsaren erdian oso lan ona burutuz. Hori dela eta Rioko Joku Olinpikoak jokatzeko zorian egon zen eta Carlos Viver hautatzaileak zabaldu berri duen zerrendatik gertu egon da.

Bajan hilabeteak eman arren –urritik apirilara arte- O Porriñoko Kopa jokatu aurretik eskaintzak zituen eta bertan egindako lana nabarmena izan zen.

Bera Berak ezin izan du Ana Martínez taldean mantentzen eta proiektu horretan zorterik onena opatzeaz gain, bere ekarpena eskertu nahi dio, kirol nahiz giza arloan, pista barruan edo kanpoan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores