Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak kapitainen hitzarmenak luzatu ditu 2017-18 denboraldirako, hortaz Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak kontratua sinatu dute Tati Garmendia arduraduna lagun.

26 urte izan arren, Menéndez da klubean denboraldi gehien daraman jokalaria. 2009-10 urtean iritsi zen Zarauztik, hortaz, Bidebietan zortzigarren denboraldia osatuko du datorren urtean. 200 partidatik gertu, alboko jokalariak 440 gol sartu ditu Bera Berarekin eta aurten kapitain lanak burutu ditu.  

Ardura horrekin bat egiten du Esther Arrojeriarekin. 23 urte dituela, 2012-13 denboraldian sartu zen taldean, nahiz eta aldizka izan. Hurrengo urtean jarraipena izan zuen eta 2014ko otsailean junior mailako selekzioak deitu zuen. Txapelduna den taldeko zentrala da, aurten golegile nagusienetarikoa lehengo martxoan lotailu gurutzatua apurtu zuen arte, Errumanian Espainiako selekzioko entrenaldi batean. Handik astebetera ebakuntza egin zioten eta Arrojeriaren asmoa da azaroko etenaldira iritsi aurretik jokatzen hastea.

Arrojeriak 121 partida jokatu ditu Bera Berarekin eta 283 gol sartu ditu (234 Ligan, 22 kopan, 25 Europan eta 2 Superkopan).

SUPER AMARA Bera Berak jokalari hauek taldean mantentzea funtsezkoa ikusten du. Gazteak izan arren, eskarmentu handikoak dira eta baloreen transmisiorako eraginkorrenak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores